Laneko eguneroko jarduna euskaraz hobeto egiten lagunduko dizuten ikastaroak eskaintzen dizkizu LANDUE zerbitzuak. Lantokitik mugitu gabe, eta doan!
Ikastaro hauetan izena emateko gutxieneko euskara maila bat eduki behar da. Hiru aukera dauzkazu:
- TELEFONOZ EUSKARAZ: euskarazko deiak jasotzean zelan jokatu ikasiko duzu. Eskatutako gutxieneko maila: A2-B1. Izena emateko: labur.eus/telefono_ikastaroa
- E-MAILAK EUSKARAZ: mezu elektronikoak idazterako bete beharreko arauak barneratuko dituzu. Eskatutako gutxieneko maila: B2. Izena emateko: labur.eus/emailak_ikastaroa
- BALIABIDE INFORMATIKOAK EUSKARAZ: euskarazko online hiztegiak eta itzultzaile neuronalak erabiltzen ikasteko jarraibideak. Eskatutako gutxieneko maila: B2-C1. Izena emateko: labur.eus/baliabide_ikastaroa
Izena emateko azken eguna URRIAREN 25ean. Ikastaroak jasotzeko datak karteletan daude zehaztuta.
Animatu zu edo beharra izan dezakeela iruditzen zaizun lankideren bat!