Ate joka dugu Korrikaren 24. edizioa, eta, martxoaren 19tik 29ra bitartean, Atharratzen hasi eta Bilboraino, Korrikak berriro ere zeharkatuko ditu gure herriak eta lantokiak. Euskara gara! aurtengo leloak dioenez, euskara gu egiten gaituen hizkuntza da.
Durangaldetik martxoaren 29an, domeka, goizaldean, pasako da; eta kartela jartzera animatu nahi zaituztegu, LANDUEn ere euskara gara! ozen oihukatu nahi dugu.